XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horixe da itxaropenaren betiko arazoa.

Nora goaz gure aurrerapen guztiarekin? Ba al dakigu seguru zer nahi dugun? Ba al dakigu geure ahalizate guztia geure onerako norabideratzen? Baina, ba al dakigu, bada, geure azkenengo ona zer den ere? Oraingo aurrerapena gizonarentzako azken helburu baten beharra areagotzen ari dela ematen du.

52. Bestalde, ahalegin gizatiar guztiak eginik ere, ez dirudi gizonak gizonago izaterik iristen duenik.

Besterik baizik, bere gizatasunaz erantzirik geratzen da sarritan, tresna huts bihurturik, berak ibilian jarri duen teknik abiadak bazterturik, bere ahalizatearen giltzapeko eginik.

Bi sentipen dabiltza nahasturik egungo kultura zeharkatzen duten humanismoen sarean: gizonaren ahalmenaren sentipena eta segurantzirik eza itogarria.

Erabateko galdera bat ari da haundiagotzen, egungo gizonak eskuratutako ahalmen ikusgarri horren barrendik.

Ahalmena zertarako? Nahitaezkoa da jakitea ahalmen horrek zertarako balioko duen: egiazko gizatasun bat eraikitzeko ala suntsitzeko.

Bere ahalmenaren erdian, gaurko gizona sustraizko ezinean aurkitzen da, bizitzan dituen erruaren, sufrimenaren eta heriotzarena bezalako arazo nagusiak erabakitzeko.

Zeharo bestela, gehitu eta areagotu egin ditzake.